Image of Presentaioa

37. Donostia Klasikoa aurkeztu da

Uztailaren 29an ospatuko den 37. Donostia Klasikoa gaur eguedian aurkeztu da Donostiako Udalaren Udalbatzar Aretoan. Lasterketaren irteera Donostiako Hernani kalean izango da 11:27-tan eta helmuga Bulevarrean dago aurreikusita 17:15 eta 18:00 artean. Aurtengo edizioko ibilbideak 231 kilometro eta zortzi mendi gain izango ditu: lehenengo mailako bi, bigarren mailako lau eta hirugarren mailako bat.

Aurkezpen ekitaldia lasterketako esatari ofiziala izango den Iñigo Asensiok zuzendu du. Bertan OCETAko zuzendaria, Julian Eraso; Eusko Jaurlaritzako Kirol zuzendaria, Jon Redondo; Foru Aldundiko Turismo zuzendaria, Maite Cruzado; eta Donostiako alkatea, Eneko Goia egon dira.

Erasok azaldu duen moduan “aurtengo ibilbidea ez da asko aldatuko iazkoarekin konparatuta, aurreko ediziokoak baino pixka bat luzeagoa izan arren”. Bestalde, bi mendate puntuagarri gehitu dira, beraz txirrindulariek guztira 8 tontor igo beharko dituzte -Jaizkibel eta Arkale bitan-.

Lasterketaren filosofiari leiala zaion ibilbide hau oso egokia da igotzaileak nabarmentzeko. Halaber, tropeleko txirrindulari azkarrenak beraien lastertasuna erakutsi ahalko dute ere hiru tarteko helmugak egongo baitira iazko kokapenak errepikatuz. Bitan pasako da Iruneko Kolon pasealekuan egongo den sprinta eta bestea Oiartzunen egongo da, elizaren ondoan.

Behin behineko partehartzaileen artean azpimarratzekoak dira Bauke Mollema (Trek Segafredo), iazko edizioa irabazi zuena eta txapela berretsi nahi izango duena; eta baita Luis León Sánchez (Astana) ere,, bere hirugarren txapela irabaziz gero, Mariano Lejarreta Donostia Klasiko gehien irabazitako txirrindulari gisa berdinduko baitu.

Haimar Zubeldia erretiroa hartuko duela jakinarazi du orain dela gutxi. Horregatik, txirrindulari usurbildarrak bere azken lasterketa profesionala izango den Klasikoa honetan lehenengo dortsala jantziko du, bere taldekidea Bauke Mollemak utzita. Lasterketa bukatu ondoren, omenaldia egingo zaio podiumean Zubeldiari eta bertan bere 20 urteko jarduera profesionalean izan dituen txirrundulari-kide eta lagunak egongo dira.

Klasikako irabazlearen eta 2. eta 3. sailkatuen sariak Donostiako Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak emango dituzte. Mendiko irabazlea -Euskadi Basque Country-, Tarteko Helmugen irabazlea -Diario Vasco-, lehen txirrindulari euskalduna -Artzai Gazta- eta lehen txirrindulari sub-25 -Sköda- sarituko dira ere. Gainera, Euskal Billera Elkarteak danbor bat emango dio Klasikoko irabazleari.

Halaber, hurrengo edizioko data ezagutzera eman da. 38. Donostia Klasikoa 2018ko abuztuaren 4an ospatuko da.

Klasikoa, txirrindularitza baino gehiago

Lasterketa bukatu ondoren, Zaporeak elkarteak helmuga inguruan pintxopote solidarioa, elikagaien bilketa eta proiektuko materialaren salmenta antolatuko du.

Beste aldetik, txirrindulariak irten eta gero Donostiako Bulevarrean 5 eta 10 urte arteko haurrei zuzendutako ekintza bat egingo da, Bizikleta Festa modukoa, nun parte hartzaileentzato paritxoak egongo diren.