Image of Cyclist

Gidarientzako ikastaroa Donostia Klasikoa

Datorren larunbatean 37. Donostia Klasikoan ibiliko diren motorista eta gidari guztiek UCI-k antolatutako derrigorrezko ikastaroan parte hartu beharko dute.

Ekitaldia ostiralean, uztailak 28, goizeko 10:00etan ospatuko da Donostiako Udaletxeko Udalbatzar Aretoan.

Ikastaroa frantsezez emango da, gazteleraz itzulita, UCI-ko aholkulari teknikoa den Jean-François Pescheux-en eskutik. Bertan ere UCI-ko ibilbide managerra den Vincent Jourdain egongo da.

Ikastaroa betetzea nahitaezkoa da World Tour lasterketan gidatu ahal izateko eta homologazio ofiziala eskuratzeko.

UCI-ko ziurtagiria duten gidarien zerrenda eguneratuta kontsulta daiteke antolakuntzaren web orrialdean.

Ziurtagirik gabeko edota zahartuta daukaten gidariek, ikastaroa bete ahal izateko izena eman beharko dute. Web orrialdean eskuragarri dagoen formularioa bete eta uciworldtour@uci.ch postara bidali, gaian ‘Driver’s certificate’ jarriz.