Image of Haimar

Haimar Zubeldiak lehen dortsala eramango du bere azken lasterketa profesionalean

37. Donostiako Klasikoa eta gero erretiroa hartuko duela jakinarazi du usurbilgo txirrindulariak. Frogaren podiumean omenaldia egingo zaio

37. Donostia Klasikoa Haimar Zubeldiaren azken lehiaketa izango da. Horrela iragarri du usurbilgo txirrindulariak, zein 20 urteko jarduera profesionalari bukaera emango dio datorren uztailak 29an ospatuko den lehiaketa ostean.

Frantziako Tourraren atseden eguna, uztailak 17, aprobetxatu zuen Haimarrek erretiratzeko erabakia publikoa egiteko. Datorren uztaileko 29an lasterkatuko den 37. Donostiako Klasikoa, “nire etxeko froga” deitzen duena, lehiatu ondoren utziko du txirrindulari profesionala izateari.

Haimarrek lehen mailako txirrindularitzari agur esango dio lehenengo dortsala jantzita, bere taldekideak eta iazko Klasikoako irabazlea izan zen Bauke Mollemak utzi egingo baitio. Gipuzkoar txirrindulariak bizikletatik jeitsiko da 40 urterekin eta Euskaltel-Euskadi, Astana eta Trek Segafredo bezalako taldeetan ibili ondoren.

Profesionalki pedalei eragingo dituen azken kilometroak izango dira 37. Donostia Klasikokoak. Boulevarrean egongo den podiumenan omenaldia egingo zaio Zubeldiari eta bertan bere txirrundulari-kide eta lagunak egongo dira, 20 urteko jarduera profesionalari bukaera jarriz.

Haimar Zubeldia 1998an egin zuen debuta profesional mailan. Erregulartasunez betetako froga batzuen ondoren, txirrindularitza mundia harritu zuen usurbildarrak 2000. urtean Euskal Bizikleta irabaztea eta Dauphiné Libérén 2. sailkapena lortu baitzuen. 2010ko Tour de l’Ain-en lortutako garaipena azpimarratzekoa da, baita 16 Frantziako Tourretan, 12 Espainiako Itzulitan eta Italiako Giro batean parte hartu izana ere.