Image of KWIATKOWSKI

Michal KWIATKOWSKI Donostia Klasikoako irabazlea!

Michal Kwiatkowskik 37. Donostia Klasikoaren garaile da. Sky taldeko txirrindulari poloniarrak bere lehen txapela lortu du Donostiako Boulevarrean eman den sprint gogorra irabazi ondoren. Donostia Klasikoa irabazten duen lehen txirrindulari poloniarra da.

Michal Kwiatkowskik 5:52:53 denbora lortu du. Donostia Klasikoako sailkapen nagusia Lotto Soudaleko Tony Gallopinek eta Trek Segafredoko Bauke Mollemak osatzen dute, irabazlearen denbora berdinarekin. Aurtengo Italiako Giroko irabazleak, Sunweb taldeko Tom Doumolinek, 4. postua lortu du Klasikoan.

Loic Chetout mendiko irabazlea izan da. Cofidis taldearen frantziako txirrindulariak 23 puntu lortu ditu Jaizkibel, Alkiza eta Arkalen lehenengoa izateagatik. Bigarren eta hirugarren sailkatuak FDJ-ko Mickael Delage 15 punturekin eta Bahrain Merida taldeko Ion Ander Insausti 14 punturekin izan dira.

Tarteko helmugen irabazlea BMC taldeko Alessandro De Marchi izan da 3 punturekin. Bora - Hansgroheko Christoph Pfingsten zen sprinten sailkapeneko behin-behineko lidera 6 puntu lortuz gero, baina alemaniarrak ez du lasterketa bukatu.

Mikel Landa sailkapen orokorreko lehen txirrindulari euskalduna da, irabazletik 2”-tara sailkapen nagusian 5. izanda. Arabako txirrindulariak gogor eman dio helmugatik gertu baina bukaerako sprintean bere taldekideari eta irabazlea izan den Kwiatkowskiri sprinta prestatu dio.

Alberto Bettiolek sub-25 txirrindulariaren saria irabazi du. Cannodale taldean lasterkatzen duen 23 urteko txirrindulari italiarra 6.a izan da sailkapen nagusian, irabazletik 28’’-tara.

Lasterketako batezbesteko abiadura 38,9 km/h-koa izan da.

Soilik 86 txirrindulariek bukatu dute 37. Donostia Klasikoa. Lehiaketza bitartean, berriz, 8 txirrindulari erretiratu dira: Felline, Gogl, Nizzolo, Intxausti, Pineau, Lopez, Prades, y Pfingsten.