Donostiako Klasikoarekin amaitu ditugu aurtengoz World Tourreko antolakuntza lanak. Estatu

mailan dauden lau World Tour lasterketatik bi Euskal Herrian dauzkagu, Itzulia eta Donostia

Klasikoa. Honek ematen du hemen bizitzen den txrrindularitzaren zaletasunaren neurria eta

txirrindulariei egiten zaien harrera.

Antolakuntza lanak ez daude bi lasterketa hauei mugatuta. Txirrindularitzaren sustraiak

hainbat herrietan lanean diarduten elkarteen ezku daude, lan gogorrena beraiek egiten

baitdute, hasierakoa, bizikleta munduan sartu eta zaletasuna erein, gero bere fruitiak

jasotzeko, Euskal Herrian hain maitatua den kirol honetan. Telebistaz ikusten diren lasterketen

disdira ez litzake posible izango aurretik elkarte hauen lana ez balego.

Elkarte hautetako askok gainera, bere karrerak antolatu eta gazteekin lanak egiteaz gain bere

herriko Udaletxe eta Udaltzaingoak ere mugitzen dituzte, bertako zaleekin bidekurutzeak

zaindu eta lasterketa haundietan dabiltzan txirrindulariek babesteko.

Denboraren poderioz, gure antolakuntza lanetan jende askok parte hartu izan du. Gizon eta

izen ezagunak izan ditugu ekintza hauetan eta uzte dugu tokatzen zaiela bere lanaren truke

omenaldiren bat jasotzea erakundeetatik, nahiz eta ori ez zen jende honen helburua ekintza

hauetan murgilduta ibili zirenean. Egun gure txanda da eta mailari jarraitzea edo hobetzea

izango da gure erronka.

Baina beste behin onartu behar dut Euskal Herriko zalego haundi honen laguntzarik gabe

ezinezkoa izango litzatekeela bi lasterketa haundi hauek antolatzea eta gainera ez luke

zentzurik lanean aritzea, zalego honi eskeinitako lana baitda egiten duguna.

Amaitzeko, gogorazi bi hitzordu 2018rako, apirilean Itzulia eta abuztuaren 4ean Donostiako

Klasikoa.

Mila esker zaletuei!!