Image of Hondartza

Trafiko eta garraio neurriak

37. Donostia Klasikoa dela eta, datorren 28 eta 29an trafiko neurriak hartzea beharrezkoa izango da. Lasterketak izango duen eragina nabargarria izango da batez ere hiriaren erdialdean.

Ostirala, uztailak 28:

11:00etatik aurrera ibilgailu partikularrek ezingo dute Legazpi kaletik Boulevardera sartu (bertakoak, garraio publikoa eta emergentzia zerbitzuak ezik).

Bestetik, arratsaldeko 17:00etatik 18:00etara, helmugako arkua jartzeko lanak direla eta, itxita egongo da trafiko mota guztientzako. Ordu honetan Bulebarrean gelditzen diren linea guztiak Okendo kalean geldituko dira.

Larunbata, uztailak 29:

Boulevarra 8:00etatik arratsaldeko 20:00etara moztuta egongo da. Goizetik trafikoarentzat itxita egongo den zonaldea Kolon pasealekura eta Askatasunaren Hiribideraino zabalduko da.

Lasterketaren irteera dela eta, 11:00etatik 12:00etara Boulevarra, Hernani kalea, Askatasun Hiribidea eta Zubieta kalea guztiz itxita izango dira.

Lasterketaren iritsierak hiriko sarreretan aldizkako hainbat mozketa eragingo ditu: Ategorrieta, Nafarroa eta Zurriola Hiribideak, Zurriola zubia, Reina Regente, Zubieta, Zumalakarregi (Añorgarantz), Tolosa hiribidea (Añorgarantz), Igara eta Igeldo igoera eta jaitsiera. 15:30etatik aurrera, trafikoa moztea aurreikusten da.

Igeldo Pasealekurako sarbidea 16:00etan moztuko da bai igotzeko eta baita jaisteko ere. Mozketak lasterketa pasa arte iraungo du.

Mozketak eragin zuzena izango du garraio publikoan eta baita gainerako trafiko osoan ere.

Garraio publikoa eta aparkalekuak

Dbus-en eta Euskotren Urola Kosta linearen aldaketa guztiak kontsulta ditzazkezu.

Bertakoen aparkaleku-tokietan eta parking publikoetan egongo diren aldaketak Donostiako Udalaren webgunean daude eskuragarri.