Image of Cyclist

Zaleentzako informazioa

Urtero, jende ugari gerturatzen da Donostia Klasikoaren ibilbideko puntu desberdinetara. Tradizioa galdu ez dadin, lasterketako puntu nagusien gutxi gorabeherako ordutegia zehazten da.

Mendi gainak

Jaizkibel Donostia Klasikoan zale ugari elkartzen dituen nahitaezko igoera da. Ibilbideko lehen mailako mendate bakarra da, luzeena 7,8 km-ko luzerakin eta %5,84-ko malda du. 455 metroko gailurra ez da ibilbideko altuena, baina bai zorrotzenetako bat. Bitan igoko da aurten ere, azken urtetako joera jarraituz.

  • Lehen igoera ibilbideko 129 kilometroan hasiko da eta txirrindulariek 15:00 eta 15:20 artean koroatuko dute, lasterketako 137,3 kilometroan.
  • Bigarren igoera ibilbideko 167,2 kilometroan hasiko da eta txirrindulariek 15:57 eta 16:23 artean koroatuko dute, lasterketako 177,5 kilometroan.

Igeldoko igoera ere jendeztatua egoten da, puntu garrantzitsua izaten baita lasterketako azken emaitza erabakitzeko. Bigarren mailako mendate hau 2,5 kilometrorekin “motza” izan arren, ibilbideko gogorrenetako bat da %9-ko malda baitu. Igoera Murgil bidetik egingo da lasterketako 221,4 kilometroan hasita, helmugatik soilik 10 kilometrotara. Txirrindulariek 17:00 eta 17:37 artean koroatuko dute.

Bitan igoko den beste mendate bat Arkale da. Bigarren mailakoa, igoera “motza” baina %6,3-ko malda duena.

  • Lehen igoera ibilbideko 156,8 kilometroan hasiko da eta txirrindulariek 15:32 eta 15:56 artean koroatuko dure, lasterketako 160,1 kilometroan.
  • Bigarren igoera ibilbideko 196,8 kilometroan hasiko da eta txirrindulariek 16:30 eta 17:00 artean koroatuko dute, lasterketako 200 kilometroan.

Ibilbideko gailur altuena da Iturburu 550 metrorekin. 56 kilometroan hasiko da igoera eta 13:09 e5a 13:19 anrtean koroatuko dute txirrindulariek, lasterketako 60,5 kilometroan.

Ibilbideko lehen mendatea Meagakoa izango da, hirugarren mailakoa, 4 kilometro luze eta 3,4%-ko malda dituena. Igoera lasterketako 23,5 kilometroan hasiko da eta txirrindulariek 12:22 eta 12:26 artean koroatuko dute, ibilbideko 27,3 kilometroan.

Azkenik, hirugarren mailako Alkizako gaina 4 kilometro luze eta %6,5-ko malda dituena, ibilbideko 78 kilometroan igotzen hasiko da eta txirrindulariek 13:40 eta 13:53 artean koroatuko dure, lasterketako 82,2 kilometroan.

Tarteko helmugak

Ibilbidean hiru tarteko helmuga egongo dira iazko kokapenak errepikatuz. Iruneko Kolon pasealekuko 37. zenbakian egongo den sprinta bitan pasako da, lasteketako 147,3 eta 177,4 kilometrotan. Bestea, Oiartzunen elizaren ondoan egongo da, lasterketako 161 kilometroan.

Anoa-postua

Zaleek aukera paregabea dute anoa-postuetan txirrindularien materialak lortzeko, taldeen botilatxo eta poltsak, esaterako. Astigarraga eta Benta perurena artean egongo da 2 kilometroko anoa-postua lasterketako 107.9 eta 110 kilometroen artean. 14:15 eta 14:40 artean pasako dira txirrindulariak ordutegiaren arabera.