2018ko Donostia Klasikoaren sariak

2018ko Donostia Klasikoaren sariak

2018ko Donostia Klasikoaren sariak

2018ko Donostia Klasikoaren sariak


2018/07/30 09:30:22

2018ko Donostia Klasikoan 42.000 € banatuko dira saritan.

Sailkapen orokorra: 40.000 € banatuko dira denboraren araberako Banakako Sailkapen Nagusiko lehen hogei sailkatuen artean.

2018ko Donostiako Klasikoaren irabazleak ‘txapela’ eta 16.000 € jasoko ditu. Sari hau Donostiako Udalak babesten du.

Halaber, Donostiako Klasikoaren babesle berria den Cofidisek frogaren garaileari beste sari berezi bat emango dio.

Bigarren sailkatuak garaikurra eta 8.000€ jasoko ditu, Explore San Sebastian Regionek babestutako saria. Beste aldetik, hirugarren sailkatuak, garaikurra eta 4.000 € jasoko ditu, Eusko Jaurlaritzak babestutako saria.

Sari ekonomiko desberdinak jasoko dituzte 4. eta 20. postuen artean sailkatzen diren txirrindulariek

Mendiko Sailkapena: Mendiko sariaren irabazleak 500€ eta garaikurra jasoko ditu. Sari hau puntuagarriak diren gainetan lortutako puntuen baturarekin osatuko da eta Euskadi Basque Countryk babesten du.

Tarteko Sprinten Sailkapena: 3, 2 eta puntu 1 emango zaizkie tarteko esprint bakoitzean lehen hiru sailkatuei. Sari hau Diario Vascok babesten du eta irabazleak 500 € eta garaikurra jasoko ditu.

Euskal Herriko Lehen Txirrindularia: Sailkapen orokorrean hoberen sailkatua dagoen txirrindulari euskal-nafarra izango da sari honen irabazlea eta 500 € jasoko ditu. Sari hau Laboral Kutxak babesten du

Lehen gaztea: 1993an edo ondoren jaiotako txirrindulariek izango dute sari hau eskuratzeko aukera. Sailkapen nagusian hoberen sailkatua dagoen sub 25 txirrindularia izango da Ikolan Lanaldik babesten duen sari honen irabazlea eta 500 € jasoko ditu.

Saiatuenaren saria: Txirrindulari saiatuena Skodak babestutako sari hau jasoko du.