2018ko Donostiako Klasikoa aurkeztu da

2018ko Donostiako Klasikoa aurkeztu da

2018ko Donostiako Klasikoa aurkeztu da

2018ko Donostiako Klasikoa aurkeztu da


2018/07/26 13:02:05

2018ko Donostiako Klasikoako ibilbideak, guztira,228,7 kilometro eta 4.188 metroko desnibela ditu. Abuztuaren 4an ospatuko den lasterketa 11:30-tan abiatuko da Donostiako Hernani kaletik eta iritsiera 17:15 eta 17:45 bitartean aurreikusita dago hiriko Bulebarrean.  

Frogaren 38. edizioa gaur eguerdian aurkeztu da Donostiako Udaletxean, lasterketako esatari ofiziala izango den Iñigo Asensioren eskutik. Bertan OCETAko zuzendaria, Julian Eraso; Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburua, Bingen Zupiria; Gipuzkoako Kirol diputatua, Denis Itxaso; Donostiako alkatea, Eneko Goia; EiTBko zuzendaria, Maite Iturbe; eta Diario Vaskoko zuzendaria, David Martínez izan dira.

Erasok azaldu duen moduan “aurtengo ibilbidea ez da asko aldatu iazkoarekin konparatuta”. Ibilbideko 228,7 kilometroak, guztira, hiru sprint berezi -Irun, Oiartzun, Irun- eta zortzi mendate izango ditu: 1. mailako bi, 2. mailako bi eta 3. mailako lau.

Aurtengo lasterketan 154 txirrindulariek GPS transmisore bat eramango dute beraien dortsaletan. Tresna berri honi esker parte-hartzaileen kokalekua denbora errealean jakin ahal izango da eta bere erabilerari esker bai lasterketako segurtasuna, bai zuzeneko jarraipena hobetuko dira. EiTB.net-ek garatu duen eta antolakuntzari esakaini zaion sistema hau Eitb-ko eta Klasikoako webgunean egongo da erabilgarri.  

Behin behineko zerrendaren arabera puntako partehartzea izango da aurten ere. Bertan agertzen diren 21 txirrindulari euskaldunez gain, Julian Alaphilippe, Egan Bernal, Tony Gallopin, Bauke Mollema edo Primoz Roglic bezalako izenak azpimarra daitezke. Baita Alejando Valverde (2008,2014) ere egongo da, bere hirugarren txapela irabazteko aukera izango du eta Marino Lejarreta (1981,1982,1987) berdindu Donostiako Klasikoa gehien irabazi dituen txirrindulari gisa.

Lasterketa bukatu eta gero, podiumean omenaldia egingo zaio OCETAko presidente ohia eta Euskadiko Txirrindularitza Federazioaren presidentea den José Luis Arrietari, Donostiako Klasikoan eta Itzulian urte askotako jarduera eskertu nahian. 

 

Emakumeen Donostiako Klasikoa

Euskadi Txirrindularitza Antolakuntzak -OCETA- Emakumeen Donostiako Klasikoa sustatu nahi du, 2019an egin ahal izango dena. Emakumezkoen lehenengo malako txirrindularitza sustatu eta bultzatzea da helburua, baita kirol arloan berdintasuna lortzea ere. 

Froga honen 1. edizioa 2019ko abuztuaren 3an ospatzeko borontatea du OCETAk, gizonezkoen lasterketaren egun berean egin dezan. Emakumezkoen Donostiako Klasikoa UCI Women’s World Tour mailako lasterketa izatera heltzea da helburu nagusia.