2018ko Donostiako Klasikoaren ibilbidea

2018ko Donostiako Klasikoaren ibilbidea

2018ko Donostiako Klasikoaren ibilbidea

2018ko Donostiako Klasikoaren ibilbidea


2018/07/11 11:22:11

Abuztuak 4an ospatuko den 2018ko Donostiako Klasikoaren ibilbideak 228,7 kilometro eta hiru tarteko sprint eta zortzi mendate ditu: 1. mailako bi, 2. mailako bi eta 3. mailako lau.

- Meaga 3. mailakoa 27 Km-an

- Iturburu 2. mailakoa 59,6 Km-an

- Alkiza 3. mailakoa 78,9 Km-an

- Jaizkibel 1. mailakoa 133,6 Km-an

- Sprint Irunen 147,2 Km-an

- Arkale 3. mailakoa 156,5 Km-an

- Sprint Oiartzunen 160,9 Km-an

- Jaizkibel 1. mailakoa 173,3 Km-an

- Sprint Irunen 187,3 Km-an

- Arkale 3. miailakoa 196,7 Km-an

- Murgil 2. mailakoa 221,4 Km-an

  

Lasterketa Donostiako Hernani kalean -Alderdi Eder inguruan- hasiko da 11:30tan eta Gipuzkoako hiriburuko Bulebarrean amaituko da 17:13 eta 17:48 bitartean.

Frogari hasiera eman baino lehen, parte gartuko duten 22 taldeen aurkezpena egingo da Donostiako Bulebarrean. 154 txirrindulariak ‘kiosko’-an egongo den eszenatokira gerturatuko dira 9:53 eta 11:08 bitartean. 

Deia 11:13tan izango da eta 11:30tan 3,7 kilometroko ibilbide neutralizatuari ekingo zaio. Hernani kalea, Andia kalea, Miramar kalea, Askatasunaren Hiribidea, Easo kalea, Zaragoza plaza, Zubieta kalea, Mirakontxa pasealekua, Zumalakarregi hiribidea, Europa rotonda eta Tolosa hiribidetik pasa ostean, Igarako rotondan benetako irteera emango zaie Donostiako Klasikoaren 228,7 kilometroei.