Azkenean ez da txirrindularien GPS bidezko jarraipenik izango

Azkenean ez da txirrindularien GPS bidezko jarraipenik izango

Azkenean ez da txirrindularien GPS bidezko jarraipenik izango

Azkenean ez da txirrindularien GPS bidezko jarraipenik izango


2018/08/03 16:00:55

2018ko Donostiako Klasikaren antolakuntzak adierazten du zoritxarrez 2018ko Klasikan ez dela txirrindularien GPS bidezko jarraipenik izango. Hala erabaki da Velonen ezezkoaren ondoren.Elkarte honetan WorldTourreko 11 talde daude eta ez du antolakuntzarekin lankidetzan aritu nahi izan txirrindularien segurtasuna hobetzeko eta txirrindularitza zaletuei gehiago gerturatzeko.

Velonen jarrera honen arrazoi nagusia merkataritza alorreko interesei lotuta dago. Antolakuntzak nahigabe handia izan du eta oso minduta dago Velonen erabaki honekin. Eitb-k apustu handia egin du emanaldia eta zuzeneko datuak hobetzeko eta Helmuga CyclingCloud euskal enpresak ahalegin handia egin du, beraz, azpimarratu egin behar dira eta txirrindularitza eta lasterketa hau hobetzen jarraitzeko egiten duten lana goraipatu beharra dago. 

Desilusio handi honen ondoren, OCETAk neurriak hartuko ditu, etorkizunean horrelakorik gerta ez dadin. UCIn eta AIOCCen aurkeztuko da kasua, horrelakoak arautu daitezen.