Emakumeen Donostiako Klasikoa

Emakumeen Donostiako Klasikoa

Emakumeen Donostiako Klasikoa

Emakumeen Donostiako Klasikoa


2018/07/26 18:55:38

Euskadi Txirrindularitza Antolakuntzak -OCETA- Emakumeen Donostiako Klasikoa sustatu nahi du, 2019an egin ahal izango dena. Emakumezkoen lehenengo malako txirrindularitza sustatu eta bultzatzea da helburua, baita kirol arloan berdintasuna lortzea ere. 

Froga honen 1. edizioa 2019ko abuztuaren 3anospatzeko borontatea du OCETAk, gizonezkoen lasterketaren egun berean egin dezan. Emakumezkoen Donostiako Klasikoa UCI Women’s World Tour mailako lasterketa izatera heltzea da helburu nagusia. 

Proposamen honek oniritzi ona jaso duen arren, xehetasun batzuk falta dira. 

Momentuz, OCETAK duen asmoa da emakumeen froga gizonena baino lehen hastea eta ibilbideak 100 kilometro ingurukoa izatea, Jaizkibel igo gabe baina, gizonezkoek bezala, bukaera Igeldotik eginez. 

Bestalde, emakumeen lasterketa 14:30tan bukatuko da eta, behin gizonezkoen lehiaketa bukatzen denean, podiumeko sari banaketa aldi berean egin nahi da.