Julian Alaphilippek 2018ko Donotiako Klasikoa irabazi du

Julian Alaphilippek 2018ko Donotiako Klasikoa irabazi du

Julian Alaphilippek 2018ko Donotiako Klasikoa irabazi du

Julian Alaphilippek 2018ko Donotiako Klasikoa irabazi du


2018/08/04 17:54:54

Abuztuarekin batera, txirrindulari onenak iritsi dira Donostiara 2018ko Klasikoa lehiatzeko. Lasterketa hasi baino lehen minutuko isilunea egin da Armand de la Cuevasen omenez, herenegun hil zen txirrindulari ohiak 1994ko Donostiako Klasikoa irabazi zuen.

153 txirrindulari egon dira Donostiako Bulebarreko irteeran. Ihesaldi goiztiarra sortu da 10. Kilometroan 6 txirrindulariekin: Torres (BBH,67) Luis Mas (CJR,75) Bagüés (EUS,92) Barthe (EUS,93) Rodriguez (EUS,97) eta Chetout (COF,83).

Lasterketa burua 7’50”-ko aldea izatera iritsi da, nahiz eta Lotto Jumbo taldea buruan zuen tropelak haiek harrapatzeagatik egin duen lana.

Jazkibel eta Arkale lehen aldiz pasa ondoren, aldea 2’ 30’’-tara jeitsita , tropel buruan erasoak hasi dira. Bertan, ihesaldian zeuden txirrindulari guztiak harrapatuak izan dira Cyril Barthe (EUS,93) izan ezik, Arkaleko bigarren igoerara arte eutsi duena. Arkaleko bigarren igoera horretan egindako mugimendu eta eraso ugariak lasterketaren erritmoa igo dute, baina arrakastarik izan gabe.

Helmugatik 20 kilometrotara erorikoa egon da tropel buruan. Bertan, Mikel Landa, Latour, Gorka Izagirre edo Egan Bernal bealako txirrindulariak mindu dira.

Tropelak bere bidea jarraitu du eta behin Murgil igotzen hasi direnean beste eroriko bat egon da, azken hontan ondorio larririk gabe.

Murgileko aldapa gogorrak 25 bat txirrindulari utzi ditu tropel buruan. Igoeran Tolhoek (TLJ,187) eta Molard (GFC,105) nabarmendu dura lasterketa buruan, baina ‘oilarrak’ agertu dira azken maldan. Mollemak (TFS,201) eta Alaphilippek (QST,141) erasoa jo dute eta talde harrapatzailearekin 30’’-ko aldea lortu dute.

Donostiako Klasikoa Alaphilippe eta Mollemaren artean erabaki da, txirrindulari frantziarraren sasoia azaldu den sprint batean. Podiuma Anthony Rouxek osatu du.

Beste aldetik, Euskadi Basque Country Murias taldeko Cyril Barthek mendiko sailkapena, sprinten sailkapena eta saiatuenaren saria irabazi ditu. Lehen euskalduna Ion Izagirre izan da eta Gazte onena, Antwan Tolhoek.