Kirol zuzendarien bilera

Kirol zuzendarien bilera

Kirol zuzendarien bilera

Kirol zuzendarien bilera


2018/08/03 17:34:05

2018ko Donostiako Klasikoari hasiera eman baino lehen, tradizionala den kirol zuzendarien bileraospatu da gaur arratsaldeko 16:00tan. Donostiako Udalbatzar Aretora gerturatu dira talde bakoitzeko bi ordezkari eta epaile tekniko internazionaleko kide guztiak bere zuzendaria, Ernesto Maggioni, buruan.

Hala ere, bertan egon dira Donostiako alkatea, Eneko Goia; Ocetako zuzendaria, Julian Eraso; antolakuntza zuzendaria, Javier Riaño; nazioarteko komisarioak diren Laurent Idelot eta Miguel Echezortu Sanz; antidopaje inspektorea, Enrique González; eta Kiko García, Radio Vuelta egingo duena. 

Bihar ospatuko den lasterketan parte hartuko duten txirrindularien zerrenda ofiziala zehaztu da. Baita hainbat aspektu tekniko ere erabaki dira. Adibidez, taldeko kotxeen ordena.

Halaber, ingurumena babes dadila eskatu da. Errepideetara zaborra bota ez dezatenibilbidean zehar bi ekozona jarri dira: lehenengoa, anoa gunea eta gero, eta bigarrena, helmugatik 20 kilometrotara.