Omenaldia Armand De Las Cuevaseri

Omenaldia Armand De Las Cuevaseri

Omenaldia Armand De Las Cuevaseri

Omenaldia Armand De Las Cuevaseri


2018/08/03 19:22:00

1994ko Donostiako Klasikoaren irabazlea, Armand De Las Cuevas, zendu da 50 urte zituela, UNCP-k ezagutzera eman duenez.

Armand De Las Cuevas (Frantzia, 1968) txirrindulari profesionala izan zen 1989 eta 1999 bitartean eta Miguel Indurain buruan zuen Banesto taldean egon zen 90. hamarkadan. 

Armand De Las Cuevasek 1994ko Donostiako Klasikoa irabazi zuen. Lasterketaren 14. Edizioko pódium horretan ere Lance Armstrong (2.) eta Stefano Della Santa (3.) egon ziren.

Hori dela eta, bihar, abuztuak 4, minutu bateko isilunea egingo da 2018ko Donostiako Klasikoari hasiera eman baino lehen. 

Goian Bego.