Omenaldia Jose Luis Arrietari eta Enrique Erentxuneri

Omenaldia Jose Luis Arrietari eta Enrique Erentxuneri

Omenaldia Jose Luis Arrietari eta Enrique Erentxuneri

Omenaldia Jose Luis Arrietari eta Enrique Erentxuneri


2018/08/02 12:43:50

OCETAko -Euskadi Txirrindularitza Antolakuntzak- presidente ohia den Jose Luis Arrietari eta lasterketaren zuzendari ohia den Enrique Erentxuneri omenaldia egingo zaie 2018ko Donostiako Klasikoan. 

OCETAko antolakuntza berriak txirrindularitza arloan izandako urte askotako jarduera eskertu nahi die, baita lasterketagatik eta Donostiagatik egindako lana ere. 

Omenaldia podiumean egingo da lasterketa bukatu eta gero. Erentxunek eta Arrietak ‘makila’ bat jasoko dute Donostiako Klasikoan eta Itzulia Basque Country lasterketetan egindako lan handiagatik.