Trafiko eta garraio neurriak

Trafiko eta garraio neurriak

Trafiko eta garraio neurriak

Trafiko eta garraio neurriak


2018/08/01 12:38:44

2018ko Donostiako Klasikoa dela eta, datorren abuztuak 3 eta 4an trafiko neurriak hartzea beharrezkoa da. Lasterketak izango duen eragina nabarmena izango da batez ere hiriaren erdialdean. 

Ostirala, abuztuak 3: 

15:00etatik aurrera ibilgailu partikularrek ezingo dute Legazpi kaletik Boulevardera sartu (bertakoak, garraio publikoa eta emergentzia zerbitzuak ezik). 

Bestetik, arratsaldeko 17:00etatik 18:00etara, helmugako arkua jartzeko lanak direla eta, itxita egongo da trafiko mota guztientzako. Ordu honetan Bulebarrean gelditzen diren linea guztiak Okendo kalean geldituko dira.  

Larunbata, abuztuak 4:

Boulevarra 8:00etatik arratsaldeko 20:00etara moztuta egongo da. Goizetik trafikoarentzat itxita egongo den zonaldea Kolon pasealekura eta Askatasunaren Hiribideraino zabalduko da.

Lasterketaren irteera dela eta, 11:00etatik 12:00etara Boulevarra, Hernani kalea, Askatasun Hiribidea eta Zubieta kalea Antiguarantz guztiz itxita izango dira.

Lasterketaren iritsierak hiriko sarreretan aldizkako hainbat mozketa eragingo ditu: Ategorrieta, Nafarroa eta Zurriola Hiribideak, Zurriola zubia, Reina Regente, Zubieta, Zumalakarregi (Añorgarantz), Tolosa hiribidea (Añorgarantz), Igara eta Igeldo igoera eta jaitsiera. 15:30etatik aurrera, trafikoa moztea aurreikusten da.

Igeldo Pasealekurako sarbidea 16:00etan moztuko da bai igotzeko eta baita jaisteko ere. Mozketak lasterketa pasa arte iraungo du.

Mozketak eragin zuzena izango du garraio publikoan eta baita gainerako trafiko osoan ere:

- Autobus zerbitzuetan egingo diren aldaketak Dbus eta Ekialdebusen webguneetan ikus daitezke

- Bertakoen aparkamenduetan eta hiriguneko parkinetan egingo diren aldaketak Udaletxeko webgunean kontsulta daitezke