Donostiako Klasikoa

Donostiako Klasikoa

Donostiako Klasikoa

Donostiako Klasikoa UCI World Tour egutegiko froga handieneko bat da. Jakingo duzun bezala, nazioartean izena duen egun bateko lasterketa da Donostiako Klasikoa.

 

Frantziako Tourra amaitu eta hurrengo larunbatean ospatzen da urtero Donostiako Klasikoa. Aurtengo edizioko ibilbidea ez da asko aldatu, iazko kilometro kopuru berdina ditu, baina Tolosa barrutik igaroko da.

 

Igo beharko dituzten mendi gain kopurua mantentzen da 8 mendateekin,eta Jazkibel eta Arkale bitan igoko dira. Egun bateko froga hau oso gogorra da txirrindularientzat bai luzeragatik bai ibilbide guztian dagoen desnibelagatik ere.

 

2017ko edizioko eskema jarraituz, Donostiako Klasikoak 3 tarteko sprint izango ditu: Irun – Oiartzun – Irun. Iaz Christoph Pfingstenek (BOH) puntuazio altuena lortu zuen baina lasterketa bukatu ez zuenez, saria Alessandro De Marchik (BMC) irabazi zuen.

 

Donostiako Klasikoa lehiaketa oso gogorra da urtero eta normalean, irabazlea azken kilometrotan zehazten da -edo iaz bezala, azken metrotan-. Inoiz huts egiten ez duen froga honetan, goi-mailako parte-hartzea egoten da eta zaleen animoak ibilbideko edozein errepide edota igoeretan aurki daitezke.

 

map
profile
IbilbideaErrepideaKm38 km/h40 km/h42 km/h
DONOSTIAUrbana011:4611:4611:46
UsurbilN-6347,511:5811:5811:57
AginagaN-63410,812:0412:0312:02
OrioN-63417,212:1412:1212:11
Zudurgai GainaN-62419,212:1712:1512:14
ZarautzN-63422,612:2212:2012:19
MEAGA GAINA (3.)GI-26332712:2912:2712:25
AizarnazabalGI-263333,312:3912:3612:34
IraetaGI-26333612:4312:4012:38
AñorgaN-6343712:4512:4212:39
ZestoaGI-63137,912:4612:4312:41
AzpeitiaGI-6314512:5812:5412:51
ErrezilGI-26345613:1513:1013:06
ITURBURU GAINA (2.)GI-263459,613:2113:1613:12
BidaniaGI-263461,813:2413:1913:15
TolosaUrbana71,313:3913:3313:28
AnoetaGI-363075,313:4513:3913:34
ALKIZA GAINA (3.)GI-363078,913:5113:4513:39
AsteasuGI-263183,813:5913:5213:46
ZizurkilGI-263185,614:0213:5513:49
AdunaGI-302188,614:0613:5913:53
AndoainUrbana92,714:1314:0613:59
UrnietaGI-372297,314:2014:1214:05
AstiagarragaGI-2132105,814:3414:2514:18
Benta PerurenaGI-2132107,914:3714:2814:21
OIARTZUN - SPRINTGI-2134113,714:4614:3714:29
Gaintxurizketa GainaGI-2638121,814:5914:4914:40
LezoGI-3440125,815:0514:5514:46
Pasai DonibaneGI-3440126,915:0714:5714:48
JAIZKIBEL GAINA (1.)GI-3440133,615:1715:0714:57
IRUN - SPRINTGI-636147,215:3915:2715:17
Gaintxurizketa GainaGI-636152,715:4815:3615:25
ARKALE GAINA (3.)GI-3632156,515:5415:4115:30
OIARTZUN - SPRINTGI-2134160,916:0115:4815:36
ErrenteriaUrbana164,116:0615:5315:41
LezoGI-3440165,916:0815:5515:43
Pasai DonibaneGI-3440167,116:1015:5715:45
JAIZKIBEL GAINA (1.)GI-3440173,316:2016:0615:54
HondarribiaGI-636183,616:3616:2216:09
IRUN - SPRINTUrbana187,316:4216:2716:14
ARKALE GAINA (3.)GI-3632196,716:5716:4216:27
ErrenteriaUrbana204,117:0916:5316:38
PasaiaUrbana206,517:1316:5616:41
Donostia - MirakruzUrbana209,717:1817:0116:46
Donostia - BoulevardUrbana212,917:2317:0616:51
Donostia - IgaraUrbana217,217:2917:1216:57
MURGIL TONTORRA (2.)Urbana221,417:3617:1917:03
IgeldoUrbana222,917:3817:2117:05
Donostia - OndarretaUrbana226,417:4417:2617:10
Donostia - Askatasunaren HiribideaUrbana227,817:4617:2817:12
DONOSTIA - BoulevardUrbana228,717:4817:3017:13
Donostia

Bisitariak desira ditzakeen ezaugarri guztiak toki murriztu batean ditu bilduta ditu Donostiak:munduko toki ederrenetako bat da eta tradizioa eta modernitatea elkarrekin bizi dira ingurune ikusgarrian, berezko kultura eta nortasunarekin, eta nazioartean entzute handia duen gastronomiarekin.

Hiriko banaketa antolatua eta distantzia laburrak ditu Donostiak eta ezin hobea da, beraz, oinez edo bizikletaz zeharkatzeko; izan ere, kostalde osoan oinezkoentzako gune, bidegorri eta pasealeku zabalak ditu.Gainera, uretako kirolak, runninga edo trekkingak egiteko edo kirol tradizionalak ezagutzeko toki paregabea da.

Gastronomia Donostiaren nortasun-ezaugarria eta artea da aldi berean, kalitateagatik, pintxoen barra ezagunengatik eta metro koadroko Michelin izar gehien duen munduko bigarren hiria delako.Donostiak, gainera, kultura arloko jardueren eta jaialdien agenda aberatsa du eta, hain zuzen ere, 2016an Kulturaren Europako Hiriburua izan zen.

Donostia
San Sebastian Region

Londreseko hiriak hartzen duen azalera baino apur bat gehiagoko lursail batean, doi-doi 2000 kilometro koadro, sartzen dira hiriburu kosmopolita bat eta Europako hizkuntzarik zaharrena, 86 kilometro luzeko itsasertz aldagarri bat, eta barnealde berde eta labirintiko bat. Donostia eta bere eskualdea lurralde trinko bat da, non bizikleta izan daitekeen aukerarik onena batetik bestera ibiltzeko eta gozatzeko, bihurgune bakoitzean, baso bakoitzean, labar bakoitzean edo zeharkatzen den herrixka bakoitzean.  

Bidegorri eta bide berde ugari dago bizikletan ibiltzeko, eta enpresa asko eta asko daude, bizikleta alokatu eta zikloturismo zerbitzuak eskatzen dituztenak. Donostialdea leku ezin hobea da gurpil gainean jarri eta, pedalkada bakoitzaren indarrez, esploratzeko bere altxor naturalak, xarmaz beteriko herrixkak, kultur tradizio zaharren aberastasuna, eta, bide batez, dastatzeko zizka-mizka ederrenak, arranparrilan erretako arrain eta txuleta bikainak, edo bertan egindako sagardo eta txakolin paregabeak.

San Sebastian Region

Erakunde Babesleak

Donostia Udaletxea
Explore San Sebastian Region
Eusko Jaurlaritza